Skip to content

BIHARKO GURE BASOAK

2013/04/10

Pasa den otsailaren 16an Igorre Bizirik herri plataformak ‘Tokian tokiko basogintza alternatibei buruzko jardunaldiak’ antolatu zituen.

Goizean goiz hasi zen eguna, Jakoba Errekondo paisailariaren solasaldiarekin. Honek, ‘Zerain Paisaia kulturala: lurra, ondarea eta herrilana dira etorkizuna’ izenburupean azken hamarkadetan zehar Zerainen aurrera daramaten herri proiektuaren azalpen laburra egin zigun. Herri batzarrea, ondare etnografikoaren berreskurapena, natura ezagutzea, lanpostuak sortzea, herri lurrak zaintzea eta kolektiboa ustartzea dira solasaldian esandako hitz klabeetariko batzuk.

Ondoren, beti basoari lotuta eta energia burujabetzarantz zuzenduta, biomasaren erabilera lokalaren adibide bi entzuteko aukera izan genuen, Aramaio eta Otxandioko proiektuen berri izan genuen bertako alkateen eskutik, Ramon Ajuria eta Santi Uribe. Herriko basoetatik egurra jaso eta erregai honekin herri-berogailuak elikatzeko helburua azaldu ziguten. Hauek asmo handiko proiektuak dira, inbertsio maila altua eskatzen dutenak, horregatik administrazio publikoen aldetik laguntza gehiago eskatu zuten.

Image

Arratsaldean, hiru baso-teknikari taula gaineratu ziren, Olate Arrarte, Claudia Maldonado eta Pako Zufiaur. Bi lehenak Biharko Basoa sarearen egitasmoak esplikatu zizkiguten, monolaborantzatik aldenduz baso mistoak posible direla ikustaraziz. Nabarmentzekoa da egurraren kalitateari ematen dioten garrantzia, oro har kantauri-isurialdeko gaur egungo basogintzak ez bezala. Lur-jabe pribatuekin zein udalekin egiten dute lan. Pakok aldiz,  hainbeste urtez Leitzako basozaina izan den heinean, baso-komunalen kasua azaldu zigun. Baso kudeaketari dagokionez, berak egiten duen apustua zera da, naturan ematen den baso-dinamikara ahalik eta gehien hurbiltzea, Frantzian edo Alemanian lantzen dituzten teknikak eta jakintzak erabiliz. Ikerkuntzari ere berebiziko garrantzia eman zion bere hizketaldian, eta maila honetan administrazioaren hutsuneak salatu zituen.

Azkenik, ‘Baso Ahaztuak’ dokumentalaren aurrestreinaldia ikusteko aukera izan genuen. Pase berezia izan zen, dokumentala ez baitago oraindik bukatuta. Lan honen egileak Arratiako hiru gazte dira (Ibai Pujana, Maite eta Iker Yurrebaso). Pinu landaketen eta egurgintza-industriaren krisiaren aurrean hausnarketarako tresna bezala aurkeztu zuten dokumentala, baina maila pedagogikoa ere lantzen dute gure paisaiaren historiaren errepaso interesgarri baten bidez. Maila artistikoan zein teknikoan oso lan serioa dela deritzogu.

Epe luzeko basogintza baten aldeko jardunaldiak izan dira hauek. Kritikoak gara egungo ereduarekin, baina alternatibak ere planteatzeko gai gara, ausardiaz. Biharko gure basoak gure esku daude.

Advertisements
No comments yet

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: