Joan edukira

BIHARKO GURE BASOAK

2013/04/10

Pasa den otsailaren 16an Igorre Bizirik herri plataformak ‘Tokian tokiko basogintza alternatibei buruzko jardunaldiak’ antolatu zituen.

Goizean goiz hasi zen eguna, Jakoba Errekondo paisailariaren solasaldiarekin. Honek, ‘Zerain Paisaia kulturala: lurra, ondarea eta herrilana dira etorkizuna’ izenburupean azken hamarkadetan zehar Zerainen aurrera daramaten herri proiektuaren azalpen laburra egin zigun. Herri batzarrea, ondare etnografikoaren berreskurapena, natura ezagutzea, lanpostuak sortzea, herri lurrak zaintzea eta kolektiboa ustartzea dira solasaldian esandako hitz klabeetariko batzuk.

Ondoren, beti basoari lotuta eta energia burujabetzarantz zuzenduta, biomasaren erabilera lokalaren adibide bi entzuteko aukera izan genuen, Aramaio eta Otxandioko proiektuen berri izan genuen bertako alkateen eskutik, Ramon Ajuria eta Santi Uribe. Herriko basoetatik egurra jaso eta erregai honekin herri-berogailuak elikatzeko helburua azaldu ziguten. Hauek asmo handiko proiektuak dira, inbertsio maila altua eskatzen dutenak, horregatik administrazio publikoen aldetik laguntza gehiago eskatu zuten.

Image

Arratsaldean, hiru baso-teknikari taula gaineratu ziren, Olate Arrarte, Claudia Maldonado eta Pako Zufiaur. Bi lehenak Biharko Basoa sarearen egitasmoak esplikatu zizkiguten, monolaborantzatik aldenduz baso mistoak posible direla ikustaraziz. Nabarmentzekoa da egurraren kalitateari ematen dioten garrantzia, oro har kantauri-isurialdeko gaur egungo basogintzak ez bezala. Lur-jabe pribatuekin zein udalekin egiten dute lan. Pakok aldiz,  hainbeste urtez Leitzako basozaina izan den heinean, baso-komunalen kasua azaldu zigun. Baso kudeaketari dagokionez, berak egiten duen apustua zera da, naturan ematen den baso-dinamikara ahalik eta gehien hurbiltzea, Frantzian edo Alemanian lantzen dituzten teknikak eta jakintzak erabiliz. Ikerkuntzari ere berebiziko garrantzia eman zion bere hizketaldian, eta maila honetan administrazioaren hutsuneak salatu zituen.

Azkenik, ‘Baso Ahaztuak’ dokumentalaren aurrestreinaldia ikusteko aukera izan genuen. Pase berezia izan zen, dokumentala ez baitago oraindik bukatuta. Lan honen egileak Arratiako hiru gazte dira (Ibai Pujana, Maite eta Iker Yurrebaso). Pinu landaketen eta egurgintza-industriaren krisiaren aurrean hausnarketarako tresna bezala aurkeztu zuten dokumentala, baina maila pedagogikoa ere lantzen dute gure paisaiaren historiaren errepaso interesgarri baten bidez. Maila artistikoan zein teknikoan oso lan serioa dela deritzogu.

Epe luzeko basogintza baten aldeko jardunaldiak izan dira hauek. Kritikoak gara egungo ereduarekin, baina alternatibak ere planteatzeko gai gara, ausardiaz. Biharko gure basoak gure esku daude.

TOKIAN TOKIKO BASOGINTZA ALTERNATIBEI BURUZKO JARDUNALDIA Jornadas sobre las alternativas locales de gestión forestal 2013/02/16

2012/12/01
kartela_azkena
  • JARDUNALDI IREKIA DA BAINA BAZKARIRAKO IZEN EMATEA BEHARREZKOA DA. Interesatuta baldin bazaude izena eman  zure bertaratzea konfirmatuz eta bazkarira zatozen edo ez esanez.
  • Izena emateko epea: 2013ko otsailak 9
  • Bazkariaren prezioa: 15€
  • LAS JORNADAS SERÁN ABIERTAS PERO ES NECESARIO INSCRIBIRSE PARA LA COMIDA. Si estás interesado/a inscríbete  confirmando tu asistencia a las jornadas y a la comida.
  • Plazo de inscripción: 9 de febrero de 2013
  • Precio de la comida: 15€

EGITARAUA

09:30 Jardunaldien nondik norakoak aurkeztea

10:00 “Zerain Paisaia Kulturala, ondarea eta herrilana dira etorkizuna”. Gonbidatua: Jakoba Errekondo (paisailaria). Formatua: esperientziaren aurkezpena (1h) eta eztabaida (30’)

11:30 Atsedenaldia: kafea eta galletak

12:00 “Biomasaren erabilera lokal baterantz adibide bi” Gonbidatuak: Ramon Ajuria eta Santi Uribe (Aramaioko eta Otxandioko alkateak) Formatua: esperientzien aurkezpena (30’ eta 30’) eta eztabaida (30’)

13:30 Bazkaria

15:30″Mosaikoak eta baso mistoak mendi pribatu eta komunaletan”. Gonbidatuak: Olate Arrarte eta Claudia Maldonado basogintza teknikariak (Biharko Basoa ekimenaren izenean) eta Pako Zufiaur (basozaina). Formatua: esperientzien aurkezpena (30’ eta 30’) eta eztabaida (30’)

17:00 Atsedenaldia: ardoa eta pintxoak

17:30 “Baso Ahaztuak” dokumentalaren estreinaldia. Basogintza ereduaz hausnarketa sustatu nahi duen dokumentala Iraupena: 1h15’

19:15 Agurra

—————————————————————————————————————————————————-

PROGRAMACIÓN

09:30 Presentación de las jornadas

10:00 “Zerain, Paisaje cultural: la tierra, el patrimonio y el trabajo comunal son el futuro”. Invitado: Jakoba Errekondo (Paisajista) Formato: presentación de la experiencia (1’h) y debate (30’)

11:30 Descanso: café y galletas

12:00 “Hacia un uso local de la biomasa, dos ejemplos” Invitados: Ramón Ajuria y Santi Uribe (alcaldes de Aramaio y Otxandio) Formato: presentación de las experiencias (30’ y 30’) y debate (30’) 13:30 Comida

15:30 “Mosaicos y bosques mixtos en los montes privados y comunales”Invitadas/os: Olate Arrarte y Claudia Maldonado en nombre de la iniciativa “Biharko Basoa” (técnicos forestales) y Pako Zufiaur (ex-guarda forestal)

17:00 Descanso: vino y pintxos

17:30 Estreno del documental “Baso ahaztuak” . Documental que pretende hacernos reflexionar sobre el modelo forestal actual. Duración: 1h15’

19:15 Clausura

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.